mkb logoa. Itzuli
banner-sup03
comillas
Osasuna gizakion oinarrizko eskubide gisa aldarrikatzea

 

Milurteko helburuak

Osasuna gizakion oinarrizko eskubide gisa aldarrikatzea
2015 urterako NBEko 191 estatu kideek hurrengo helburuak beteko dituztela hitzartu dute.

1. Helburua
Pobrezia gorria eta gosea errotik desagerraraztea

1. Xedea
1990-2015 bitartean, eguneko dolar bakar batgeko edo gutxiagoko diru-sarrerak dituztenen kopurua erdira murriztea lortzea.

2. Xedea
1990-2015 bitartean, gose direnen kopurua erdira murriztea lortzea.

 

2. Helburua
Lehen Hezkuntza unibertsala erdiestea



3. Xedea
Munduko neska-mutil guztiek, 2015. urterako, Lehen Hezkuntzako ziklo oso bat amai dezaten zaintzea.

 

3. Helburua
Generoen arteko berdintasuna eta emakumeen-botere hartzea sustatzea

4. Xedea
Lehen eta Bigarren Hezkuntzan genero-desberdintasunak deuseztatzea, ahal bada, 2005erako, eta hezkuntza-maila guztietan 2015. urtean amaierarako.

 

 

4. Helburua
Bost urtetik beherako haurren heriotza-tasa murriztea

5. Xedea
1990 eta 2015 artean, bost urtetik beherako haurren heriotza-tasa bi heren murriztea.

 

 

 

5. Helburua
Amen osasuna hobetzea

6. Xedea
1990 eta 2015 artean, amen heriotza-tasaren arrazoia hiru laurden murriztea.

 

 

6. Helburua
GIB/HIESari, paludismoare eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea

7. Xedea
2015erako GIB/HIESaren hedapena gelditzea eta murrizten hastea.

8. Xedea
2015erako paludismoaren eta beste gaixotasun larri batzuen intzidentzia gelditzea eta murrizten hastea.

 

7. Helburua
Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea

9. Xedea
Garapen iraunkorraren printzipioak sartzea politika eta programa nazionaletan, eta ingurumenaren baliabideen galerari buelta ematea.

10. Xedea
Edateko urik eta oinarrizko saneamendurik ez duten pertsonen ehunekoa 2015. urterako erdira jaistea.

11. Xedea
2020. urterako, txaboletako biztanleen artean, gutxienez 100 milioi pertsonaren bizitza nabarmen hobetzea.

 

8. Helburua
Garapenerako munduko itun bat sustatzea

Jarraian, zerrenda bat agertzen da 12. xedetik 15.era

12. Xedea
Merkataritza irekiko finantza-sistema bat egitea, arauetan oinarrituta, aurreikus daitekeena eta ez-diskriminatzailea.
Herrialde bakoitzean eta nazioarteko mailan gai publikoen kudeaketa zuzena, garapena eta pobreziaren murriztea lortzeko konpromezua.

13. Xedea
Gutxien aurreratutako herrialdeen behar bereziez arduratzea.
Arantzelik gabeko mugak eta gutxien aurreratutako herrialdeen esportazioen kupoa; zor asko dituzten herrialde pobreen arindura programa hobetua eta aldebiko zor ofizialaren deuseztapena, eta pobrezia murrizteko nahia erakutsi duten herrialdeentzako garapenerako laguntza eskuzabalagoa.

14. Xedea
Garapen bidean dauden kostarik gabeko herrialdeen eta garapen-bidean dauden uharte-estatu txikien behar bereziez arduratzea (garapen-bidean dauden uharte-estatu txikien garapen iraunkorrerako Ekintza Programaren bidez eta Biltzar Nagusiko 22. epe bereziko saioetan hartutako erabakien bidez).

15. Xedea
Garapen-bidean dauden herrialdeen zorraren arazoari irizpide global batez aurre egitea, nazioarteko neurriak eta nazionalak hartuz, epe luzean zorra iraunkorra izan dadin. Gutxien garatutako herrialdeen kasuetan, Afrikako herrialdeen kasuetan, garapen bidean dauden kostarik gabeko herrialdeen kasuetan eta garapen bidean dauden uharte-estatu txikien kasuetan, jarraian aipatuko diren hainbat adierazle banan-banan aztertuko dira.

 

Informazio gehiago Nazio Batuen web orrian:

http://www.un.org/spanish/millenniumgoals/

 
Begira ezazu eta zabaldu Milurteko Helburuen animazioa
Milurteko Helburuei buruzko bideoa
Ami gure lagun jatorrak modu argi eta sendo batean azalduko digu zeintzuk diren mkh-ak eta bere esanahia
medicusmundilogo